Printze txikia1




Sei urte nituela, oihanaz ziharduen liburu batean Histoires vécues-en, oso irudi ederra ikusi nuen. Boa suge bat ageri zen, basapizti bat irensten zuela. Hona hemen marrazkiaren kopia:

Liburuak zioen: "Boa sugeek beren harrapakinak oso-osorik irensten dituzte mastekatu gabe. Ondoren ezin izaten dute mugitu, eta sei hilabetez lo egiten dute digestioa burutu arte".

Denbora luzez egon nintzen oihaneko gertakizun hari bueltak ematen, eta margo bat hartu eta nire lehenengo marrazkia egin nuen: 
Nire artelana erakutsi nien pertsona nagusiei, eta galdetu nien, ia beldurra ematen zien ala ez. 
Zera erantzun zidaten: "Zergatik beldurtuko gaitu ba kapela horrek?".
Nik ez nuen kapela bat marraztu. Boa suge bat marraztu nuen, digestioa egiten ziharduela, bere barrualdean elefante bat zuela.

  Orduan, pertsona nagusiek uler zezaten, sugearen barruan elefante bat marraztu nuen:
Pertsona nagusiek boa sugeen eta elefanteen marrazkiak alde batera uzteko esan zidaten, hobe nuela geografia ikasi, historia, kalkulua, gramatika... irakasgai haiek atentzio handiagoa eskatuko zidatela-eta. Halaxe, sei urte nituenean, marrazkilari-lanak utzi nituen. Nire marrazkien arrakasta ikusita, nahiko triste gelditu nintzen, pertsona nagusiek ez baitzituzten nire marrazkiak ulertzen. Eta haurrak nekatu egiten gintuzten hainbeste azalpen eskatuta. 
Gauzak hala, beste bizibide bat bilatu behar eta, hegazkinak gidatzen ikasi nuen. Mundua zeharkatu nuen hegazkinean. Geografia, egia esan, oso baliagarria iruditu zitzaidan bidaiak egiteko orduan. Lehen begiradan desberdintzen nituen Txina eta Arizona, eta gauez galtzen nintzenean, erraz bilatzen nuen etxerako bidea.
Pertsona nagusiekin luzaroan bizi izan nintzen. Hurbiletik ikusi ahal izan ditut. Baina horrek ez du nire hasierako iritzia askorik hobetu...

Pertsona adimentsu batekin elkartzen nintzen bakoitzean, nire lehenengo marrazkia erakusten nion, ia boa sugea eta elefantea ikusteko gai zen ala ez jakiteko. Baina denek berdina esaten zidaten: "hori kapela bat da". Azkenean, geografiaz, historiaz, eta halako kontu serioez hitz egiten bukatu nuen haiekin. Bestelako gaiak ez zituzten oso gogoko...

(...) EGIN ITZAZU ZUK ZEUK IPUINA KONTATZEKO PAPEREZKO IRUDIAK! 

HEMEN UZTEN DIZKIZUGU GUK EGINDAKOAK, ETA BEHEALDEAN, HAIEK EGITEKO BEHARKO DITUZUN DIAGRAMAK.




Ortzadarra ukitzen...

Richard Hoffman-ek 3 urte ditu eta sekulako abileziarekin jotzen du pianoa. Oinetakoak garbitzen ez daki, irakurtzen ere ez, baina bere konpositore gogokoena den Johann Burgmuller alemaniarraren obrak jo ditzake.
Bere sekretrua? Koloreak. Do edo Fa bezalako notak ikusi beharrean, Richard-ek bioleta eta berde iluna ikusten ditu, kolore hauei pianoan dagozkien teklak baitakizki. 

Annie Wang, Richarden amaren kontakizuna:
 “ Nire haurrak 3 urte ditu. Pianoa orain hilabete ikasi zuen. Nik esango nuke, pianoa baino, koloreak ikasten dituela. Behin zera bururatu zitzaidan,  koloreei musika pixka bat jartzea... 
Honenbestez, etxeko organoaren teklak kolore desberdinetako markagailuz josi nituen. Semeak partituran koloreztatutako noten eta organoan ikusten zituen ortzadarraren koloreen arteko korrelazioa egitea lortu zuen... Berak bilatzen zuen instrumentua, guk ez genion instrumentuarekiko afizioan eragin nahi... 
Askotan, gu oraindik afaltzen geundela, berak, bukatu orduko, organora egiten zuen salto eta abestiak jotzen hasten zen, gu dantzara animatuz. Oso une hunkigarriak dira.
...Oso zoriontsu gara.

Aitatxo, Amatxo, gaur artearekin jolastu dut.
Gaur sekulako eguna izan dut!! Lenenik eta behin nere lagunekin margolan bat egin dut! Baina ez edonolakoa. Maindire zahar txuri bat sei lagunen artean heldu dugu eta irakasleek kolore ezberdinez bustitako hiru pilota bota dituzte erdira. Eta Orduan hasi da festa! Eskuekin maindirea goruntz, beheruntz, eskubiruntz eta ezkerreruntz eramaten hasi gara, eta honela, pilota bakoitzak bere ibilbidea margotu du izaran barrena. Konturatu garenerako artelan eder bat bilakatu da maindire txuri zahar hura … Begiraleek diote, munduan zehar badaudela horrelako artelan antzekoak egitetik bizi diren artistak! Hau egia izatea ere …
Ah!!! Eta bihar berdina egingo dugu, baina oraingoan argiak itzaliko dituzte eta espezialak diren kolore fluoreszenteekin egingo dugu artelana! Aurpegia margo dezakegula ere esan dute!!! Ezin dut gehiago itxoin, biharko eguna iristeko irrikitan nago!!!


Ondoren, kolore askotako artile biloak zeuden gela batean sartu gara. Borobilean jarrita batak besteari pasa dizkiogu biloak eta konturatu garenerako borobilaren erdian mila koloreko armiarma sarea sortu da! Edo hobe esanda, sortu dugu!! Gero sare barruan sartu gara eta argazkiak atera ditugu! Artile hariak gorputz eta erropa guztitik, goitik-behetik genituen. Orduantxe esan digute, horrelako hariekin, josi eta josi arituko bagina, jertseak, txapelak edota eskularru goxoak egin daitezkeela negua bero-bero pasatzeko eta guk ere egin genitzazkeela gogoa izango bagenu. Horrela, ez genuke dirurik erabili beharrik izango erropa erosteko, eta egia da!
Azkenik, eskolaren kanpoaldera joan gara eta horman tutuak jarri ditugu. Tutuen azpian, kolore ezberdinetako akuarela gogorrak. Arratsean, euria egin du eta tutuek jasotako ura, inbututik behera joan da eta pareta guztia, hortzadarra balitz bezala utzi du. Dena kolore alaiez beteta!! Bihar euri gehiago egiten badu, pareta gehiago margotuko da !!!!
Zertan datza sonoterapia?

Musikoterapiarekin ez du lotura zuzenik, izan ere, ahots, instrumentu (tibetar ontziak), edo tamaina ezberdinetako diapasoiek sortzen dituzten  soinuak erabiltzean datza bere teknika. Ahotsak bere dituen bibrazioak edo tresna hauek kolpatzean eratutakoak erabiltzen dira minduta dauden gure barne organoetan zuzenean erasan dezaten. Erlaxazioaren bitartez eramaten da aurrera prozesua, soinuen monotoniaz baliatuz, meditazioa eta gogartea aurrera eraman daitekeen kontzientzia faseetara iristea da jomuga. 
Sonoterapistek defendatzen duten beste argudio bat, bibrazio horren frekuentziak gaisotutako organoaren frekuentziarekin sintonizatu eta era honetan gibelaren zein giltzurrunen jarduna zuzenduko lukeen teoria da. Oso interesgarria, baina argudio hauek egiaztatuko lituzketen ikerketa zientifikoak egiteke daude oraindik.
Garunaren ezagutza musikaren bidez

Musika gizakion berezko ezaugarria da, eta denok disfrutatzen dugun artea. Artikulu honetan musikak gordetzen dituen sekretu eta ongizate batzuk ezagutzen saiatuko gara.
Estatu Batuetako hainbat zientzi-larik urteak daramatzate musika entzutean burmuinaren aktibitatea aztertzen, eta musikaren bidez harreman intelektual eta afek-tiboak sortzen ditugula baieztatu dute. Musikak era berean oroitzapenak konektatzen ditu, ikerketa ezberdinek diotenez. Hobe gogoratzen ditugu doinuak irudiak baino. Alzheimer-a duten agureak, adibidez, ez dira gai senideak ezagutzeko aldiz, antzina ikasitako abestiak kantatzeko gai dira.
Horretaz gain, gustoko dugun abesti batekin disfrutatzean, garunak alde fisikoan eragiten duen zatia konektatzen du, eta dopamina liberatzen du, ongizatearen hormona deritzona. 
Modu berean, haurrak sabelean daudenean musika jarrita, urte bat pasata musika hori gogoratzeko gai dira. Hori dela eta zientzilariek sabelean musika entzuteak luzerarako memoria hobetzen duela pentsatzen dute.
Musikaren ikaspenek ere koefiziente intelektuala nabarmenki haunditzen dutela baieztatzen dute. Honen arrazo ia musikak garuneko parte asko aktibatzen dituela da, eta garuneko bi hemisferioen arteko konexioa errezten duela. Musika eta garunari dagokienez misterio asko dago oraindik argitzeko, baina zientziak erakusten digu musika arte ahalmentsu eta oso onuragarria dela osasunerako.


LINK INTERESGARRIAK