Printze txikia1




Sei urte nituela, oihanaz ziharduen liburu batean Histoires vécues-en, oso irudi ederra ikusi nuen. Boa suge bat ageri zen, basapizti bat irensten zuela. Hona hemen marrazkiaren kopia:

Liburuak zioen: "Boa sugeek beren harrapakinak oso-osorik irensten dituzte mastekatu gabe. Ondoren ezin izaten dute mugitu, eta sei hilabetez lo egiten dute digestioa burutu arte".

Denbora luzez egon nintzen oihaneko gertakizun hari bueltak ematen, eta margo bat hartu eta nire lehenengo marrazkia egin nuen: 
Nire artelana erakutsi nien pertsona nagusiei, eta galdetu nien, ia beldurra ematen zien ala ez. 
Zera erantzun zidaten: "Zergatik beldurtuko gaitu ba kapela horrek?".
Nik ez nuen kapela bat marraztu. Boa suge bat marraztu nuen, digestioa egiten ziharduela, bere barrualdean elefante bat zuela.

  Orduan, pertsona nagusiek uler zezaten, sugearen barruan elefante bat marraztu nuen:
Pertsona nagusiek boa sugeen eta elefanteen marrazkiak alde batera uzteko esan zidaten, hobe nuela geografia ikasi, historia, kalkulua, gramatika... irakasgai haiek atentzio handiagoa eskatuko zidatela-eta. Halaxe, sei urte nituenean, marrazkilari-lanak utzi nituen. Nire marrazkien arrakasta ikusita, nahiko triste gelditu nintzen, pertsona nagusiek ez baitzituzten nire marrazkiak ulertzen. Eta haurrak nekatu egiten gintuzten hainbeste azalpen eskatuta. 
Gauzak hala, beste bizibide bat bilatu behar eta, hegazkinak gidatzen ikasi nuen. Mundua zeharkatu nuen hegazkinean. Geografia, egia esan, oso baliagarria iruditu zitzaidan bidaiak egiteko orduan. Lehen begiradan desberdintzen nituen Txina eta Arizona, eta gauez galtzen nintzenean, erraz bilatzen nuen etxerako bidea.
Pertsona nagusiekin luzaroan bizi izan nintzen. Hurbiletik ikusi ahal izan ditut. Baina horrek ez du nire hasierako iritzia askorik hobetu...

Pertsona adimentsu batekin elkartzen nintzen bakoitzean, nire lehenengo marrazkia erakusten nion, ia boa sugea eta elefantea ikusteko gai zen ala ez jakiteko. Baina denek berdina esaten zidaten: "hori kapela bat da". Azkenean, geografiaz, historiaz, eta halako kontu serioez hitz egiten bukatu nuen haiekin. Bestelako gaiak ez zituzten oso gogoko...

(...) EGIN ITZAZU ZUK ZEUK IPUINA KONTATZEKO PAPEREZKO IRUDIAK! 

HEMEN UZTEN DIZKIZUGU GUK EGINDAKOAK, ETA BEHEALDEAN, HAIEK EGITEKO BEHARKO DITUZUN DIAGRAMAK.