f005H:  Mikel Laboa "oroitzen zaitudanean, ama"
-IZENBURUA: oroitzen zaitudanean, ama
-AUTOREA: Mikel Laboa
-ZENBAIT DATU: Mikel Laboa Mantzizidor (Donostia 1934-Donostia 2008). Euskal kantaria eta musikagilea izan zen. Hainbat adituren ustez, XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Hiru zutabek osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza: kantu tradizionalen berreskuratzeak, poeta garaikideen hitzen musikatzeak eta lekeitioak deituriko kantuen esperimentazioak. Osagai horiekin, Laboa euskal musikagintzaren erreferentzia handienetako izan da 1960ko hamarkadatik hona: Ez Dok Amairu taldearen sortzaile nagusietakoa izan da, eta euskal herritarren artean errespetu eta miresmen itzela du haren lanak. 
-DISKOGRAFIA: -Lau herri kanta (1964)
              -Ursuako kantak (1966)
              -Bertolt Brecht (1969)
              -Haika mutil (1969)
              -Euskal kanta berria (1972)
              -Bat-hiru (1974)
              -Lau-bost (1980)
              -Sei (1985)
              -Lekeitioak (1988)
              -Hamabi (1989)
              -Hamalau (1994)
              -Mikel Laboa zuzenean (1997)
              -Zuzenean II (2000)
              -60ak + 2 (2003)
              -Xoriek, 17 (2005)
              -Lekeitioak (2007)
              -Mikel Laboa (2009)

"Oroitzen zaitudanean, ama
sukaldean egoten zara
mahaia bostentzat iminita,
aulkian eseri eta
leihotik begira,
kristala lausotzen duen 
lurrina kendu gabe,
eta ni -badakit-
zeure begien hondoan nagoela"


No hay comentarios:

Publicar un comentario