f005T:  Imanol Urbieta + Joxean Ormazabal "txoria nintzela"
-MUSIKA: Imanol Urbieta
-LETRA: Joxean Ormazabal
-JATORRIZKO DISKOA: Amets, haur kantarien birlorak (Elkar 1987)
-DISKO EGUNERATUA: Handitzen, handitzen (Elkar 2011). Txikia izanik
izenburuko umeen kantu-bildumaren arrakasta izugarria ikusirik, lan haren osagarri gisa bilduma erakargarria aurkeztu zuen Elkarrek, Handitzen, handitzen izenpean, entzulego xume bezain bihotz eta gogo handiarentzat. Aurreko lanean bezala, hainbat egilerengandik heldu zaizkigun haur-kantu hauek haurra bere osotasunean harrapatzen eta erakartzen dute, jolastera, abestera eta ikastera gonbidatuz.
-DISKOKO ABESTIAK: 
1.txoria nintzela 2.ikusi, ikusi han! 3.Mac Mikel 4.Dilin-dilinka 5.Xoxoak galdu du burua 6.Do-re-mi 7.Ikusi makusi 8.Zubiri-zubiri 9.Astoa ikusi nuen 10.Baketuetuepapa 11.Behin joan nintzen azokara 12.Arre-arre 13.- Jolasean nenbilen 14.- Oso ondo 15.- Alferraren astea 16.- Paristik natorren 17.- Bat, bi, hiru, lau 18.- Ostirala 19.- Tximeleta mendian.

"Txoria nintzela,  
txoria nintzela,  
sinistu nuen sinistu. 
Amets polit hura,  
amets polit hura 
Gaur ere 
nahi nuke sinistu. 
Mendi eta zuhaitz 
Ez nuen ez beste etxerik. 
Txiruli, txiruli,  
Egun guztian kantari. 
Txiruli, txiruli, txiruli, txiruli. 
Errekatxo guztietan.  
Txiruli, txiruli, txiruli, txiruli. 
Egiten nuen igeri. 
Zuhaitz adarretan 
Gora behera txio-txioka,  katagorritxoak
Adarrez adar saltoka. 
Txiruli, txiruli, txiruli,txiruli. 
Guztiok elkarturik, 
Txiruli, txiruli, txiruli, txiruli. 
Jostatzen ginen kukuka." 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario