Animalien Inauteria





Musikak sentipen eta fantasiazko munduetara hurbiltzen gaitu. Doinu baten lehen notak entzutearekin bat, irudimena hegan hasten da, sentimendu ezberdinak iratzarriz. Ezin da ukatu musikak duen ahalmena beste garai, leku, kultura eta mundu ezberdinetara gerturarazteko. Baita, gure aldarte-aldaketan izan dezaken eragina, poza zein tristura piztu, oroitzapenak esnatu, dantzara nahiz abestera bultzatu eta irudimenari ateak irekitzeko. Gure esku-artean dugun tresna garrantzitsua da, bai kultura eta hezkuntza lantzeko.

Camille Saints-Säens-en 'Animalien Inauteria' lanean, musika eta irudimenak bat egiten dute, musika klasikoaren bitartez irudimenezko mundu batera gerturarazteko ahaleginean. 14 mugimenduk osatzen dute lan bikain hau, honako instrumentu hauen bitartez; bi piano, bi bibolin, biola, biolontxelo, kontrabaxu, flauta, klarinete, akordeio eta xilofono bat. Instrumentu hauen laguntzaz animalia ezberdinak deskribatzen ditu, lehoia, oiloak, oilarrak, dordokak, astoak, elefenatea, kanguroak, txoriak, zisneak...

Ezagutu ezazu animalia eta instrumentuen arteko erlazioa!!