OK Go taldea "Nedding/Getting"
Norbanako adimen konbinazioak egiten gaitu ezberdin...
Adimena, oroimen eta pertzepzioaren funtzioetatik esperientzia
eskuratu, egoera berrietara egokitu, komunikatu, kontzeptu abstraktoak maneiatu
eta ingurunean sortzen diren egoeretara egokitu eta arazoak konpontzeko
ahalmena da. Alde anitzeko kontzeptua alegia.
Eskola, adimen mota zehatz baten
inguruan ibili izan da beti, XX. mendean zehar egin izan diren adimen
azterketetan islatzen da hori. Bertan, adimen mota zehatz bat landu izan da.
Azterketa hauetan trebeak ez ziren haurrek, besteek baino adimen maila urriagoa
zutela argudiatzen zen.
Gaur egunean aldiz, 7 adimen moeta
ezberdin ezagutu eta onesten dira;
- Linguistikoa, logiko-matematikoa,
bisual-espaziala, musikala, interpersonala, intrapersonala eta motorikoa.
Ume guztiek dituzte adimen moeta guzti
hauek, baina genetika eta beste faktore batzuk direla eta hauen garapena maila
ezberdinetan ematen da.
Ezagutzak barneratzeko, haurrak
gutxieneko seguritate eta afektu batez inguratu beharra dauka. Horregaitik, bere
eguneroko bizitzan gurutzatzen diren agente orok hau transmititzen jakitea
funtsezkoa bilakatzen da.
Ondorioz, gogoratu;
“Denok gara ezberdinak. Adimen
konbinazioa bakarra da, norbanako bakoitzari dagokiona."
Suscribirse a:
Entradas (Atom)