nora zoaz bakarrik?











"- ...nora zoaz bakarrik, 
eder galant puska hori?
- iturrira, nahi baduzu etorri.
- goazen ba elkarrekin...


gerritik heldu, 
eta goazen ikustera 
iturrian zer dagoen...
goazen lehenbailehen, 
heldu eta goazen,
ikustera iturrian zer dagoen!..."
(Ruper Ordorika)


Hasi ditugu larunbatetako bidaiak, 
zuekin, noski, nola bestela;
joan gara iturrira,
han zer zegoen ikustera...
ikusi dugu,
eta dantza eginez ospatu: 
bidea, bidaia,
beti izan dela gehien inporta duena...