Musikan formakuntza duten haurrek beste irakasgaietan aurrerapen handiagoak izaten dituzte
Badira eskolak non irakasleak, izango den azterketari begira irakasten dutenak. Maila nazionalean, eskola hauek duten maila ezagutzeko erabiltzen dira kontrol hauek.
Badira eskolak non irakasleak, izango den azterketari begira irakasten dutenak. Maila nazionalean, eskola hauek duten maila ezagutzeko erabiltzen dira kontrol hauek.
Ondorioz, arte hezkuntza zein hizkuntzak
alde batera uzten dituzte irakasleek, azterketa hauetan ez direlako kontuan
hartzen. Matematika eta irakurketa bezalako irakasgaiek hartzen dute besteen
lekua, proba hauen emaitzak hobetzeko.
Joera honek arazoak dakartza, musika eta arteak direlako murrizketa
hauen biktima nagusiak. Hemen kontraesan bat aurkitzen dugu izan ere matematika eta
irakurketa bezalako disziplinetan musikak asko lagun dezakeen teoria hasi
da han-hemendik zabaltzen.
Honenbestez, arte-arloan ongi moldatzeak,
beste irakasgaietan kalifikazio onak lortzea ekar dezake, musikak bien arteko zubi bezala jokatzen duelako.
Musika adibidez, hizkuntza eta matematikaren oso
antzekoa da, interpretazio konkretu bat eskatzen duen atzerriko hizkuntza,
alegia. Beharrezko “tempoa” lortzeko frakzioetan oinarritzen da,
eta erritmo maila egokia lortzeko zatiketa zehatzak behar ditu, baita oktaba
eta akorde ezberdinak eskuratzeko ere.
Era berean, heziketa musikal goiztiarrak eginkizun numeriko eta
matematikoak aurrera eramateko erabiliko diren neurona sare berberak garatzen
dituen hipotesia azaltzen da.
Musikaren erritmoa poesia aztertzeko erabiltzen den erritmoarekin dago erlazionatuta. Erresonantzia magnetikoa erabiliz egin diren azken ikerketek diote pentsamendu matematikoa eta musikala garun-area berberean prozesatzen direla.