gaurkoan002
Igande honetan Konstituzio Plazan aurkitutako eszena duzue honakoa. Alde zaharrean txistu-soinua entzun genuen, gerturatu, eta han aurkitu genuen euriari aurpegi onez begiratzeko aitzakia: txistu-kontzertua. Jendea begira eta batez ere, entzuten. Batzuk dantzara ere animatu ziren. Kontzertu txikian aurkitutako momentu handia. Musikak nekeak eta tristurak ahaztarazten ditu, eta behin dantzan hasita, baita gorputzekoak ere. Pasodobleak, Luzaideko dantza... igande goizak badu horrela xarmarik.