"Bye bye urte zahar... eta salam urte berri!"
agur esan diogu urte zaharrari... eta ongi etorria emango diogu datorrenari hurrengo asteko tailerretan. Ederra festa egingo duguna! 
Eguberri on denori!!!
udaleku musikalak 014

ikusgai dituzue jada youtube-ko gure kanalean, udako argazkiak eta bideoklipak. linka jarri dizuegu UDA 014 orrian. 

emanaldien bideoak ere emailez bidali dizkizuegu (norbaiti iristen ez bazaizkio, mesedez jakinarazi).

...eta laister, gabonetako tailerren informazioa jasoko duzue! nora bidaiatuko dugu???????





artistak!

artistak zarete, eta hala erakutsi diguzue gurekin bidaiatu duzuen guztietan. oraindik ikusi ez baduzue, hemen etxean lasai-lasai familian ikusteko pelikula bat: "the artist". 

seguru denok dantzan bukatzen duzuela...

ah! eta dantzari hauen oinak bezala pasa zaizkigu egunak, arin-arin... baina laister jasoko dituzue emailetan udako emanaldietako bideoak. ze ederra den zuek dantzan eta abesten ikustea, artistaaaaak zuek!

bukatu dira aurtengo udaleku musikalak!

bukatu ditugu aurtengo "musik-oporrak"... ze pena!! 

hala ere, primeran pasa dugu zuekin guztiokin... eta hainbeste musika, dantza... egin eta gero, kurtso berria indarrez hasiko duzuelako, pozik gaude!

hurrengo oporraldiak gabonetan izango ditugu... ia elkar ikusten garen! gure hegazkinean zuretzako lekutxo bat gordeko dugu...

bien bitartean... segi dantzan!

loreen dantza