Olentzero entzun zazu...
Eguberri on denoi, urte berria kantuz hasi dezagun! oparirik ederrena, hauxe:

badatoz gabonak... eta "musik-oporrak"!












urtero bezala, gabonak iritsita, gure oporrak antolatzen ditugu, musika oinarri hartuta. 
gurekin bidaian etorri nahi baduzue, egin klik ondorengo estekan eta deskargatu informazioa: klik

Gabonetako tailer musikalen izen-emateak abenduaren 1ean irekiko dira. Eta beti bezala, zuzenean egin ahalko duzue Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolan edota online emailez. 
animatu eta zatozte gurekin bidaian! 
 
ongi etorri, udazken!!!

 
aurten ere, musik-oporretan izan gara... primeran pasa dugu udan!
ze ondo pasa dugun udan zuekin guztiokin! eskerrik asko gure bidailagun izan zareton guztioi! plazerra izan da zuekin abestiak, dantzak... partekatzea.

laister izango dituzue zuen postontzian oporretako gure bideoak!

eta bitartean... gabonetako oporretan pentsatzen hasiko gara... nora joango gara bidaian???

 
bukatu dira aste santuko musik-oporrak!

ze ondo pasa dugun oraingo honetan ere! mila-mila esker gurekin bidaiatzera animatu zareton guztioi. udaberriko loreen kolorea, eguzki-brintzak, animalien iratzartzea... denak izan ditugu gurekin!

hemen grabatu ditugun bideoetako batzuk... oroigarri gisa! laister arte... musika eta arte! 

udako oporretan nora joan pentsatzen hasiko gara laister... 
bizitza bidaia bat da, eta zuekin bidaiatuta, zein bizitza ederra!

fabore-katea!

Egin dugu jada gure aste santuko tailerretako lehenengo bidaia. Lehenengo astean, udaberria etorri zaigula ospatu dugu! Eguraldiak ez digu askorik lagundu, baina ez diogu irri egiteari utzi. Festa-giroan ibili gara, abestuz, dantzatuz, eskulan polit-politak eginez... udaberriari ongi etorria emateko!

Hemen duzue talde berdeak aste honetan grabatu duen bideoa. Fabore bat egitea askotan ez da ezer kostatzen, baina fabore bat behar dugunean, nola eskertzen dugun! Elkarri lagunduta, ze ondo gabiltzan! 

aste santuko tailerrak: "on ira"

bagoaz oporretan! izen-emateak astelehenean (martxoak 9) irekiko dira! 

Bi bidai egingo ditugu: 
1go astea: martxoak 30, martxoak 31, apirilak 1
2. astea: apirilak 7-8-9-10

*informazio gehiago: astelehenean hemen eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza eskolan. Izen-emate orriak eta triptikoak bertan jarriko ditugu. Eta izen-emateak ere bi modutan egin ahalko dituzue, aurrez aurre eskolan edota emailez.

"irri egiten dunari"... 

Hemen duzue margotu genuen irribarre potoloa... Egin irri!

"agur"-ik ez... 

Hemen daukazue gure bidailagunek gabonetako tailerretan eskeini ziguten abestia: "agur". 
Sakona, ongi entzutea merezi duena, eta oso ondo abestutakoa!
Denon artean, bihur ditzagun koloretsu "begi beltzak", denontzako jatekoa, eta muxuak!
Agurrik ez, hurrengo bidaia... aste santuko musik-oporretan!