fabore-katea!

Egin dugu jada gure aste santuko tailerretako lehenengo bidaia. Lehenengo astean, udaberria etorri zaigula ospatu dugu! Eguraldiak ez digu askorik lagundu, baina ez diogu irri egiteari utzi. Festa-giroan ibili gara, abestuz, dantzatuz, eskulan polit-politak eginez... udaberriari ongi etorria emateko!

Hemen duzue talde berdeak aste honetan grabatu duen bideoa. Fabore bat egitea askotan ez da ezer kostatzen, baina fabore bat behar dugunean, nola eskertzen dugun! Elkarri lagunduta, ze ondo gabiltzan!