adi!!! 9. asteko taldeen zerrendak, onartuen zerrenda orokorra eta oharrak





Jada pasa da zortzigarren astea, eta asian izan gara, bertako abesti eta dantzak ikasiz. 9. aste honetan bidaiatik buelta!
zein taldetan zaudeten ikusi nahi baduzue, hemen duzue zerrenda: klik



*Gogoratu taldeetan aldaketarik jada ezingo dela egin, udalekuetako funtzionamenduan arazorik ez egoteko.


*Dakizuen bezala, haurtzaindegi-zerbitzua egongo da 8:00etatik 9:30etara, eta 13:30etatik 14:00etara. Ez dago izena eman beharrik eta prezioaren barruan sartzen da zerbitzu hau. Denbora-tarte horretan nahi duzuenean etor zaitezkete guregana. 


*KOLOREEN TXANDAKO HAURTZAINDEGIA sotoko plantan egongo da, S16 gelan.

ANIMALIEN TXANDAKO HAURTZAINDEGIA sotoko plantan egongo da, S18 gelan.

*9:30etan zatoztenak, haurtzaindegiko gelara hurbildu beharko zarete (txanda kontuan hartuta, dagokizuen haurtzaindegira), handik taldeka bakoitza bere gelara joango baita. 


* 13:30etan haurrak sarrera nagusitik irtengo dira, taldez talde. ANIMALIEN TXANDAKO HAURRAK idazkaritza ondoko atetik irtengo dira, eta KOLOREEN TXANDAKO HAURRAK beste aldeko atetik. 


* 13:30etan haurrak jasotzera ez bazatozte, haiekin dagokien haurtzaindegira joango gara eta hara joan beharko zarete haien bila.



***GOMENDIO OROKORRAK/RECOMENDACIONES GENERALES:
* Arropa erosoa ekartzea gomendatzen da/Se recomienda ropa cómoda.
* 3 urteko haurrek motxilan aldagarriak ekarri behar dituzte/L@s niñ@s de 3 años tienen que traer una muda en la mochila.
* Hamaiketako txiki bat ekartzea komeni da/Es recomendable traer un pequeño almuerzo.
* Jostailurik ez ekartzea gomendatzen da/Se recomienda no traer juguetes.
* Galdutako objektuen ardurarik ez dugu hartzen/No nos hacemos responsables de los objetos perdidos.