SARRERA










Maletan fantasia eta irudimena sartuz bidaia musikal batean barneratuko gara; musika, dantza eta eskulan desberdinak izango ditugu bidailagun.

Tailerren helburua ez da teorikoa izango, opor garaian sentsibilitate artistikoa esparru desberdinetan lantzea baizik, beti ere musika abiapuntutzat hartuta.
Behar ezberdinei erantzun nahian, adinaren arabera talde ezberdinak osatuko dira. Egunero bidai desberdin bat egingo dugu, eta norberak erabakiko du noiz hasi bidaia.

Hartu maleta eta zatoz gurekin bidaian!



_AURKEZPENA

Musikoporrak sormen-elkarteak adin desberdineko haurrei zuzendutako musika eta artearen arloko tailerrak eskeintzen ditu. Gure helburua hezkuntza integral baten alde apustu egitea da, jolas-giro batean, haurraren garapenean parte hartzen duten gaitasunak indartuz eta sentsibilitate desberdinak estimulatuz. Hiru arlotan banatuko dira landuko diren gaiak -musika, arte esperimentala eta gorputz adierazpena-, dena lotuko duen ardatz nagusia musika izango delarik.


_MAG-aren ONURAK:: MUSIKA + ARTEA + GORPUTZ ADIERAZPENA

Haurrak,  jaiotzen direnetik, musikaz inguratuta bizi dira; jaio aurretik izaten dute euren lehen kontaktua musikarekin. Hauek espontaneoki erantzuten diote soinua ateratzen duen estimulu orori. Erakarpena sentitzen dute musikarekiko, instrumentu musikalekiko, erritmoarekiko,  abestiekiko… Beraz, musika bateratze-espazio bat bezala uler genezake, babesleku bezala, esperientzia berrien sorleku, haurra gure tailerren esploratzaile txiki bihurtuz.

Tailer hauen bidez  ez da haurra musikaren teorian aditua bihurtu nahi, musika  bere hezkuntza eta garapenerako tresnatzat erabili nahi da, hezkuntza integral batean oinarrituz beti ere. Haurraren gaitasun guztiak indartzeko nahian ezin baititugu ahaztu musika, erritmo eta mugimendua.


_M: musikaren onurak_

Haur bakoitzak bere musikaltasuna dauka, neurri handiago edo txikiago batean. Adin goiztiarretik indartu eta landu behar den ezaugarri bat da musikaltasuna, adimena osatzen duten gaitasun asko estimulatzen baititu; irudimena, oroimena, arreta, ulermena, kontzentrazio eta abilezia, eta bizitasun mentala.

Hauek dira lortzen diren zenbait onura:

·Entzumen bereizketa garatzen laguntzen du, soinu eta zarata desberdinak bereiztuz, gogoratuz eta errepikatzeko gaitasuna lortuz.
· Arnasketa eta gorputzeko atalak kontrolarazten ditu kantu eta fonazioan eraginez.
· Musikak norbanakoaren autoestimua indartzen laguntzen du.
· Musikaren balio estetikoen bitartez sentsibilizazio afektiboa eta emozionala lantzen da.


_A: Arte esperimentalaren onurak_

Artea formakuntza integralaren osagai ezinbestekoa da. Artea eta musika nahasteak garapen emozional, intelektual, fisiko, pertzeptzion, sozial, estetiko eta sormenean laguntzen du. Prozesu mentalaren oinarrizko katalizatzailea da, haurren gaitasun kognitiboaren garapenean.

·Barne sentimendutak azaltzeko eta hazkuntza emozionala indartzeko aukera eskeintzen du.
·Garapen estetikoaren bilakaera modu natural batean ematen da, esperientzia ezberdinak bateratzen dituen sentsibilitate kohesibo bat bezela adieraziz.
·Artea eta prozesu plastikoa kokmunikazio medio bezela uler daiteke, garapen sozialaren laguntzaile gisa.
· Pentsamendu eta sentimenduen espresio armoniosoa indartzen da, marra, kolore eta testura ezberdinen bidez.


_G: Gorputz Adierazpenaren onurak_

Haurren garapen-fisikoa koordinazio bisual eta motorean antzeman daiteke, hainbat arlotan beraien gorputza nola kontrolatzen duten ikusiz eta bakoitzaren abileziak praktikan nola jartzen dituzten ohartuz. Gorputzaren proiekzio kontziente eta inkontzientea dira garapen fisikoaren erakusle.

Hauek dira lortzen diren zenbait onura:

. Koordinazio motrizaren garapena dakar, asoziazio eta disoziazio mugimenduak, oreka, erritmoa...
· Gorputz adierazpen, instrumental, grafiko eta melodikoan trebetasuna lortzea.
· Barnean gordetako energia kanporatzen laguntzen du, erritmoaren bitartez oreka pertsonala lortuz.